I + G + b

Garita Automotiverentzat funtsezkoa da enpresa agertoki berrietan proiektatzea eta bestelako negozio-ereduak bilatzea. Horregatik, teknologia eta digitalizazioa zeharo garrantzitsuak dira guretzat. Goi-mailako prestakuntza duten langileek diziplina anitzetan egiten duten lana baliatuta, berrikuntza bultzatzen dugu, gure ahaleginak merkatua eta gizartearen eskakizunak asebetetzera bideratuz.

Gaur egun Garita Automotiveren fokua Europar Batasunak eskatzen dituen berrikuntzak egitea da, ibilgailuen emisio kutsagarriak murrizteari buruzko zuzentarauak betetzeko. Ildo horretan, automobilgintza sektorearen lehentasuna da ibilgailuen guztizko pisua arintzea, erregai-kontsumoa eta emisio kutsagarriak murrizteko. Hori dela eta, osagaiak arintzea automobilgintza-industriaren erronka handia bilakatu da.

OEMk adierazten dutenez, hauxe da ibilgailuen pisua murrizteko gakoa: pieza egokirako material egokia erabiltzea, ibilgailuaren leku aproposean. Erronka honekin bat, Garita Automotiven Ikerkuntza eta Garapeneko jarduerak garatzen ditugu arindutako materialekin egindako osagarriak fabrikatzeko; erresistentzia altuko 3. belaunaldiko aluminioa eta altzairua.

Halaber, goi-mailako langileak eta berrikuntza-prozesuak burutzeko instalazio produktibo egokiak izateaz gain, aldizka IK4 Azterlan eta Tecnalia zentro teknologikoekin lankidetzan aritzen gara eta era aktiboan parte hartzen dugu Innobasquen eta AIC-Automotive Intelligence Ceter-en, Euskadiko Automobilgintzaren ACICAE Clusterreko kide gisa.

innobasque_logo
Adicae
ika-4
Tecnalia