GUREKIN LAN EGIN
Enpresa txiki eta ertainak karrera profesional bat garatzeko ekosistema bikaina dira. Garita Automotiven harro esan dezakegu gure langileen txandakatze-indizea oso txikia dela eta lantaldean gure erakundean 45 urte igaro dituzten pertsonak ditugula. Goranzko eta beheranzko komunikazioaren bitartez, zuzendaritzatik hurbiltasuna eskaintzen diegu langileei. Horrela, euren ahotsa eta ideiak entzuten ditugu eta enpresan inpaktu erreala izateko aukera ematen diegu.
Egunero lan egiten dugu Enpresa bikaintasuna lortzeko. ACICAE, FVEM, Elkargi, Cebek eta Merkataritza-ganberaren kide gara eta Durangoko Maristak, Eibarko Armeria Eskola, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean ibiltzen gara. Lankidetza-harreman horien helburua da talenturik onena hautematea eta mantentzea, planta- eta kudeaketa-mailako prestakuntzaren bitartez.