KALITATE-KONTROLA

Gure helburua da piezak eskaintzea, “0 ppm” indizearekin. Horretarako, Kontrol-planak definitutako eginkizunak burutzen ditugu, AMFEC (Akatsen eta efektuen analisi modala eta kritikotasuna) analisiaren konklusioei erantzuna emateko sortu genuena.

Gure giza-taldeak tresna igarleak erabiltzen ditu prozesuaren aldagai guztiak kontrolatzeko eta akats-modu posibleak ezabatzeko. Kalitate-sailaren barruan, ikuskapen- eta kontrol-ekipo osoak ditugu. Horien artean, azpimarratzekoa da gure koordenada bitartez neurtzeko makina: Metrolog X4. Neurketa-eremua: X= 2400 mm; Y= 1400 mm; Z= 1500 mm. Bestalde, Kontrol-planak definituriko egiaztatzeko erremintak fabrikatzen ditugu, prentsatik ateratzen diren pieza bukatuak egiaztatzeko.