NORTZUK GARA

Garita Automotive Zaldibarren (Bizkaia) sortu zen, 1961ean. Bere fundatzaileen artean Pedro Garitaonandia pilotari entzutetsua zegoen. Bere abizenetik dator, hain zuzen, GARITA izena. Hasieran, enpresaren jarduera nagusia trokelak fabrikatzea zen. Mekanika tailer bat zen, funtsean. 1972an enpresa Berrizera (Bizkaia) eraman zuten eta bertan ekin zion Garitak bere jarduera nagusi berriari: estanpatu metalikoa.

Gaur egun, estanpazio metalikoaren sektorean dugun 60 urte baino gehiagoko esperientzia baliatuta, Automobilgintza sektorean lan egiten dugu soilik. Horretarako, Berrizeko 12.000 m2-tik gorako azalerako instalazioak erabiltzen ditugu (bulegoak, ekoizpen-plantak eta biltegiekin) eta Alemanian kokatutako bulego komertzial bat.

Pribilegio bat da guretzat familia izaerako enpresa izanik, nazioartean lehiatzen jarraitzea. Berezitasun horri esker, kontrol eta autonomia handiagoa daukagu eta bizkorragoak izan gaitezke erabakiak hartzen eta horiek gauzatzen ”. Hazkunde iraunkorra eta errentagarria bilatzen dugu, etengabe hobetzeko filosofia oso kontuan hartuta.

Garita Automotiveren helburu nagusia da gure bezeroak asebetetzea. Gure xede nagusia da bezeroarentzat balio handiagoa sortzea eta ahalegin guztiak bideratzen ditugu hura fidelizatu eta asebetetzera.