garita-automotive-estampaciones-metalicas-tecnologia-transfer-automocion-berriz-bizkaia
EROSKETAK
Garita Automotiveren Erosketa sailaren misioa da hornitzaile- eta kolaboratzaile-panel trinko bat eratzea, zerbitzuak eta ondasunak eskuratu ahal izateko, merkatuaren baldintzarik onenetan. Gure helburua da konfiantzazko enpresa iraunkorrekin epe luzeko lankidetza-harremanak sortzea, elkarren arteko ulermena eta benefizioa oinarri hartuta.

Hornitzaileek oso argi izan behar dute gure sektoreak, alegia Automobilgintzak, exijentzia-maila oso altua duela. Horregatik, gutxienez, ISO 9001 ziurtagiria izan behar dute eta ahal izanez gero, IATF 16949 ziurtagiria ere.

Hornitzaileak aukeratzeko irizpide neurgarriak kontuan hartzen ditugu. Hau eskatzen diegu gure hornitzaileei:

· Kalitatezko produktu eta zerbitzuak
· Entregatzeko puntualtasuna
· Kostu-lehiakortasuna
· Bere espezialitatea ondo ezagutzea (know-how)

Bezeroa gure negozioaren erdigunea da. Horregatik, bere beharrak asetzeko, hornitzaileek Garita Automotiveren betekizunak kontuan hartu behar dituzte beren prozesuetan, horiek direlako gure bezeroen betekizunak.
GARITA AUTOMOTIVEK 5 FAMILIA EZBERDINETAN BANATZEN DITU EROSKETAK

Tresneria

• Trokela
• Transfer pintzak eta barrak
• Soldatzeko erreminta
• Egiaztatzeko erreminta
• Trokel-osagaiak
• Fabrikazio-softwarea

Osagai produktiboak

• Txapa (altzairuak eta aluminioak)
• Hodiak
• Torlojuak eta azkoinak
• Bernoak eta ardatzak
• Errematxeak
• Zorroak

Azpikontratazioa

• Muntaketa eta errematxaketa
• Tratamendu termikoa
• Gainazal-estaldura
• Mekanizazioa
• Garbiketa eta koipegabetzea
• Egiaztapena eta Picking-a

Makineria produktiboa

• 4.0. teknologiak
• Prentsak eta elikagailuak
• Automatismoak eta robotak
• Garabiak eta orgak
• Lubrifikatzaile industrialak
• Industria-mantentzea

Erosketa orokorrak

• Hondar-birziklatzea
• Garraioa
• Paketazea
• Zerbitzu profesionalak
• Energia
• NBE