PROIEKTUEN KUDEAKETA
GARITA AUTOMOTIVEk profesionalik onenak eta baliabide teknikorik aurreratuenak ditu, bezeroak prezioa eskatzen duenetik, bidalitako informazioari eta bezeroak ezarritako itxaropenei buruzko azterketa eta ikerketa oso bat burutu ahal izateko, elkarrekin produktua berriz diseinatzeko fasean parte hartuz eta diseinu originalak hobetzeko edo osatzeko hobekuntzak eskainiz. Prozesuak diseinatu aurretik AMFEC (Akatsen eta efektuen analisi modala eta kritikotasuna) analisia egiten zaie. Horren bitartez, erreferentzia bakoitzerako egokiagoak diren baliabide produktiboak definitzen dira, bai eta Kontrol-plana, egiaztatzeko erremintak eta AKATSIK GABEKO prozesu lehiakor bat lortzeko beharrezko poka-yokeak…
Azterketa horren ondoren, gure Proiektu-kudeaketarako taldeak, Proiektu-buruaren zuzendaritzapean, Merkataritza-sailarekin elkarlanean eta Kalitate- eta Produkzio-sailen laguntzarekin, tresna espezifikoak erabiltzen ditu hurrengo helburuetarako:
- Bezeroaren itxaropenei buruzko ikerketa eta azterketa egitea
- Egingarritasun-ikerketa egitea
- Prozesu lehiakorrari buruzko ikerketa egitea
- Aurrekontu-ikerketa teknikoa egitea
- Produkzio-baliabideak diseinatzea
- Prototipoak fabrikatzea
- Produktua – Prozesua homologatzea
Zeregin guzti horiek APQP metodologiaren prozedura eta tekniken esparruan burutzen dira, Proiektuaren fase guztiei etengabeko jarraipena eginez eta berebiziko atentzioa jarriz izaera kritikoagoa duten horietan. Helburua da gure bezeroek ezarritako timing-a bete ahal izatea, produktuaren industrializazioa lortu arte GARITA AUTOMOTIVEren instalazioetan.
Puntu hori gainditu ondoren eta Proiektuaren bizitza osoan zehar, Proiektu-kudeaketak prozesua etengabean hobetzeko lanean jarraitzen du enpresaren beste sailekin batera eta, modu horretan, kalitate-estandarrak lortu eta gainditzeko, gure bezeroek eskatutako kostu-helburuak betez.
ELKARLANEKO INGENIARITZA
Era berean, gure bezeroekin lankidetzan gabiltza etengabean, piezak diseinatzeko prozesua definitzeko eta, horrenbestez, produktu fidagarriak lortzeko prozesu lehiakorrak planifikatzeko.
Gainera, garapenari eta elementu finituei buruzko kalkuluak egiteko beharrezko baliabide guztiak ditugu, baita estanpazio-prozesuaren urrats ezberdinak simulatzeko bitarteko egokiak. Horrela, prozesuak eta eragiketak aztertu eta sor daitezkeen arazoak aurreikusi ditzakegu, ezarritako epeak eta kostuak murrizteko soluzioak bilatzeko.
TRESNERIA
GARITA AUTOMOTIVEren proiektu-taldea arduratzen da une oro tresneria diseinatu, garatu, kudeatu, jarraitu eta onartzeaz. Gure Sail teknikoak fabrikazio-fase guztiak kontrolatzen ditu emaitza hobeak erdiesteko helburuz.