GARITA AUTOMOTIVE urteko honitzaile gisa saritua, Yanfeng konpainiaren “2019 EUROPEAN SUPPLIER AWARD” ekitaldian

GARITA AUTOMOTIVE urteko honitzaile gisa saritua, Yanfeng konpainiaren “2019 EUROPEAN SUPPLIER AWARD” ekitaldian

Pasa den otsailaren 12an, Yanfeng Automotive Interiors (YFAI), ibilgailuen barruko ekipoen diseinuan eta fabrikazioan mundu mailako liderra denak, “Supplier award” sariak ospatu zituen Alemanian. Multinazionalaren Europako egoitza zentrala aurkitzen den Neuss hirian.

Ekitaldi honetan, GARITA AUTOMOTIVE “Supplier of the Year” urteko hornitzaile onena bezala izendatua izan zen, metal estanpazio kategorian egindako lanagatik. Sariaz gain, aipamen berezia izan zuen konpainiak duen azkartasun, malgutasun eta ikuspegi proaktiboatik.

Nazioarte mailan oso aitorpen garrantzitsua da, norabide egokian lan egiten ari garela berretsi eta egiten ari garen horretan sinesten jarraitzera bultzatzen gaituena.