HOTZEKO TXAPA-ESTANPAZIOA
Hotzeko estanpazioa txapa hotzean konformatzeko teknologia bat da, altzairua eta beste alezaio batzuk eraldatzeko operazio ezberdinak barne hartzen dituena. Horretarako, prentsa-mota ezberdinak erabiltzen dira, zeinetan trokelak instalatzen diren.
Teknologia honi esker, askotariko piezak fabrikatu daitezke. Hain zuzen, ibilgailuaren barrualderako pieza gehienak teknika honen bitartez sortzen dira (beste eraikuntza-teknologia nagusiekin baino gehiago), direkzioa edo parte indargarrietako pieza txikietatik, eserlekuak, bastidorea edo karrozeria bezalako pieza handietara.
Hotzeko estanpazio teknologiaren abantaila eta gaitasunen artean, nabarmentzekoa da erresistentzia handiko materialak lantzeko ahalmena. Horri esker, ibilgailuaren egituraren pisua arindu eta bere prestazioak handitzeko soluzioak lor daitezke.
Garita Automotiveren hotzeko estanpaziorako prentsek 250 eta 1.250 tona arteko indar-tartean funtzionatzen dute.
TRANSFER TEKNOLOGIA
Transfer teknologia bidezko estanpazioaren helburua da goi-mailako langileek osagaiak fabrikatzea modu erabat automatizatuan. Instalazio honen elementu bereizgarria transferra da, hau da, piezak estazio batetik bestera lekualdatzen dituen elementua. Horrela, txapa konformatzeko prozesuaren operazio guztiak burutzen dira, piezak plano bidez lortzeko.
Teknologia honi esker, prozesu egonkor, sendo eta eraginkorragoak lor daitezke eta lehengaiak hobeto aprobetxatzen dira, arrastakin-kopurua murriztuz. Era berean, konplexutasun tekniko handiagoa duten piezak fabrikatzea ahalbidetzen du.
TEKNOLOGIA PROGRESIBOA
Teknologia progresibo bidezko estanpazioaren helburua da goi-mailako langileek osagaiak fabrikatzea modu erabat automatizatuan. Horretarako, elkarri lotutako hainbat lan-estazio progresibo erabiltzen ditu, horietako bakoitzak pieza berdinean operazio ezberdinak egiten dituelarik, azkeneko produktua lortu arte.
Teknologia honi esker, kalitatezko piezak fabrikatu daitezke modu azkarrean.
SOLDADURA ETA MIHIZTADURA
Prozesu-motak:
· MAG soldadura robotizatu bidezko osagaien
· Erresistentzia-soldadura bidezko osagaien lotura
· Errematxaketa eta txertaketa bidezko osagaien muntaketa
Produkzio-ekipamendua:
· Erresistentzia bidezko soldadura-prentsak
· MAG soldadura-robotak
· Osagaiak errematxaketa eta txertaketa bidez muntatzeko makina bereziak
· “Zero akats” fabrikazioa lortzeko diseinatutako prozesua kontrolatzeko ekipoak (poka-yoke)