KUDEAKETA-EREDUA

Garita Automotiveren enpresa-estrategia eta kudeaketan funtsezkoak dira IATF 16949, ISO 45001 eta ISO 14001 arauen printzipioak.

IATF 16949 araua Garita Automotiveren kudeaketa-erreferente nagusia da eta horren arabera Kalitateari buruzko Enpresaren kudeaketa-sistema eratzen dugu. Sistema horrek oinarri hartzen ditu Kalitatearen planifikazio aurreratua, Prozesuen kudeaketa eta Etengabeko hobekuntza.

Era berean, Garita Automotiven ISO 45001 araua erabiltzen dugu (“Laneko segurtasun eta osasunerako kudeaketa sistemak”)  gida eta euskarri moduan, lanpostu seguru eta osasuntsuak eskaintzeko.

Ingurumen sistema kudeatzeko, Garita Automotiven ISO 14001 arauak ezarritakoari jarraitzen diogu. Horrek laguntzen digu ingurumen-arriskuak identifikatu, lehenetsi eta kudeatzen, gure ohiko negozioen praktiken parte gisa. Gure ingurumen politika kontsulta dezakezu  link honetan.